Fagus sylvatica L.
Hostoak
Lore emea (zutik) eta arrak (zintzilik)
Fruitua, pagatxa
Pagoa hostoerorkorra da. Haren hostoak (5-10 cm) sinpleak eta obatuak dira, eta mutur puntaduna dute. Hostoen ertzak osoak dira, eta, askotan, uhinduak. Hosto gazteek ile argiak dituzte ertzean.
Landare monoikoa da. Lore arrak (1 cm-ko Ø) txorten luzeetan zintzilikatutako borlak dira, eta zuri-horixkak izaten dira. Lore emeek (2-3 cm), berriz, txorten motza izaten dute, eta harizpiak ikusten zaizkie.
Pagoaren fruitua (1-3 cm) pagatxa da, eta bi urtetik behin fruituak oparo izaten dira.
Azal grisa eta oso leuna du.
Klima leun eta hezeetan bizi da, udako lehorterik eta garaiz kanpoko izozterik gabeko eremuetan. Edozein lurzorutan haz daiteke.
Eurosiberiarra
Apirila-maiatza
20-40 m
50-1.600 m
Pagadia
ARAN herbarioko plegua