Pinu beltza, larizio pinua
Pinu beltza, larizio pinua
Pinus nigra J. F. Arnold
Deskribapena
Pinu beltza edo larizio pinua hostoiraunkorra da. Pinuaren hostoak (6-16 x 0,08-0,15 cm) orratz-itxurakoak dira, eta binaka ateratzen dira.
Landare monoikoa da. Estrobilo arrak adarren puntetan pilatzen dira; zehazki, har-itxurako hainbat estrobiloren elkarketak eratzen dira. Emeak (4-6 x 2-4 cm) arrautza-formako estrobilo marroiak dira. Estrobilo emea heltzean, pinaburua sortzen da. Pinaburuak hegaldun haziak (3-8 mm; hegala: 20 mm) izaten ditu barruan.
Azal leuna izaten du gaztetan, eta, gero, irregularki zartatzen da, ezkatakara bihurtu arte. Gaztetan kolore grisaxka izaten du, eta marroi-beltza edo marroi-grisa heltzean.
Jatorria
Europa. Mediterraneoaren ingurukoa; ez da Euskal Herrira iristen.
Ugal-garaia
Martxoa-maiatza
Tamaina
40 m-raino
Kudeaketa
Pinu mota honen landaketak 60 edo 70 urtera botatzen dira. Egurra paper-orea egiteko edo zerrategietara eramateko erabiltzen da.
ARAN herbarioko plegua