Salix atrocinerea Brot.
Lore emeak
Lore arrak
Hostoak
Fruituak
Sahats iluna hostoerorkorra da. Hosto (1-10 x 1-2 cm) sinpleak ditu, lantzeolatuak eta punta zorrozdunak. Haren ertza aldakorra da, bildua, eta osoa edo horzduna izan daiteke. Ileak eduki ditzake azpialdean.
Landare dioikoa da. Lore arrak eta emeak gerbatan (7 x 1-2 cm) antolatuta daude. Arrak obatuak eta horiak dira; emeak, berriz, luzangak eta berdeak. Fruitua kapsula bat da.
Azala arraildua izaten du, eta gris-marroia.
Lurzoru hezeetan bizi da, eta nahiago du azidoak baldin badira.
Atlantikoa
Urtarrila-apirila
2-10 m
0-1.400 m
ARAN herbarioko plegua