Robinia pseudoacacia L.
Hostoak eta loreak
Fruituak
Sasiakazia hostoerorkorra da. Hosto konposatuak (3,5-32 cm) ditu, eta hostoxkak (15-60 x 4,5-30 mm) obatuak dira. Hostoxkak binaka kokatzen dira (3-11 pare) hostoan zehar, azkenekoa izan ezik, puntan bakarrik egoten baita. Hostoek ez dute ilerik izaten, eta haien ertzak osoak dira.
Landare hermafrodita da, eta tximeleta-itxurako loreak (estandartea: 16-20 x 14-18 mm) ditu, sorta handitan, zintzilik. Loreak zuri-zuriak izaten dira, eta fruitua (3-12 x 1-1,5 cm) leka luze eta marroi bat da.
Azal arraildua du, eta kolore arre-gorrizta. Adar arantzadunak ditu.
Ipar Amerikako ekialdea
Apirila-ekaina
10-25 m
Sasiakaziaren landaketak 30 edo 40 urteren buruan botatzen dira. Haren egurretik hesolak atera ohi dira, baina baita lanabesak egiteko edo tornuan lantzeko egurra ere.
Landare exotiko inbaditzaile eta habitat-eraldatzailea da. Hariztien habitatak eraldatzen ditu.
ARAN herbarioko plegua