Erica vagans L.
Txilar burusoila hostoiraunkorra da. Haren hostoak (4-9 x 0,5-0,7 mm) linealak dira, eta zutituta daude. Ez dute ilerik.
Landare hermafrodita da. Kanpai-itxurako lore (2,5-4,5 mm) arrosak ditu. Lorezilak lore-hostoen mugatik ateratzen dira; hortik datorkio burusoil izena. Haren fruituak kapsulak (1,8 mm) dira, eta barruan hazi txiki (0,4-0,6 mm) ugari izaten dituzte.
Azala arraildua eta arrea izaten dute.
Txilar burusoila
Harizti, pagadi eta artadietako soilgune eta bazterretan ageri da, edozein lurretan.
Atlantikoa
Ekaina-iraila
0,2-0,8 m
0-1.300 m
ARAN herbarioko plegua