Daboecia cantabrica (Huds.) K. Koch
Txilar kantauriarra hostoiraunkorra da. Haren hostoak (10-14 x 2-5 mm) sinpleak, larrukarak dira eta obatuak edo lantzeolatuak izan daitezke. Hostoen ertzak osoak dira, eta azpialdean bilduta egoten dira. Azpialdean soilik dauzka ileak.
Landare hermafrodita da. Loreak tutu-itxurakoak (11-15 x 5-8 mm) dira, eta landarearen puntetan agertzen dira, pilatuta. Kolore purpura izaten dute. Lau kuskuko fruitua (3-7 mm) garatzen du.
Azal zartatu marroia du.
Hostoak eta loreak
Klima epel eta hezeetan bizi da, lurzoru azidoetan.
Atlantikoa
Ekaina-urria
0,1-0,7 m
0-1.200 m
ARAN herbarioko plegua