Rhamnus alaternus L.
Lore arra (goian), lore emea (behean) eta hostoak eta fruituak
Txorbeltza edo zinurria hostoiraunkorra da. Haren hostoak (10-60 x 10-35 mm) sinpleak, larrukarak eta obatuak dira. Ertz horzdunak ditu, eta erabat ilegabea da.
Landare dioikoa da. Haren loreak (3,5-6,5 mm) oso txikiak eta hori-berdeak dira. 5 petalo dituzte, eta arrak zein emeak oso antzekoak dira. Fruitu hezurduna (4-6 x 4-6 mm) du; hasieran, gorria da, eta, heltzean, beltz bilakatzen da.
Azal leuna du; hala ere, urteekin zartatuz joaten da. Grisa da.
Gipuzkoako leku beroenetan agertzen da. Edozein lurretan ager daiteke, eta baso bazterretan, heskaietan eta sastrakadietan agertu ohi da.
Mediterraneoa
Maiatza-uztaila
0,3-5 m
0-1.300 m
ARAN herbarioko plegua