Betula pubescens Ehrh.
Hazi, fruitu eta lore emea
Hostoak eta lore arra
Azala
Urkia hostoerorkorra da. Haren hostoak (4-6 x 3-5 cm) sinpleak dira, triangelu-formakoak edo erronboideak. Ertz zerradunak ditu, eta, azpialdean, nerbioen inguruan, ileak izaten ditu.
Landare monoikoa da. Lore arrak eta emeak gerbatan (4-5 x 3,5-4,5 mm) daude antolatuta. Lore arrak berdeak dira, eta emeak, purpurak. Fruitu lehor hegaldunak izaten ditu.
Azala leuna izaten du, baina xafla horizontalak galtzen ditu. Gaztetan, azal gorrizta izaten du, baina, heltzean, zuria da, eta, zerrendak erortzen zaizkion lekuan, beltza.
Basoetako leku hezeak eta erreka-bazterrak. Lurzoru silizeoak ditu gustuko.
Eurosiberiarra
Apirila-maiatza
20 m
0-1.500 m
Erlazionatutako habitatak: hariztia, pagadia, ameztia
Ez nahasi urki ilegabearekin (Betula pendula). Haren urteko adar eta kimuak iletsuak izaten dira, eta urki iledunarenak, berriz, ez.
ARAN herbarioko plegua