Cornus sanguinea L. subsp. sanguinea
Loreak, hostoak eta fruituak
Zuhandorra landare hostoerorkorra da. Hosto (2,5-9 x 1,5-5,5 cm) obatuak ditu, punta batean amaituak. Haren hostoak sinpleak eta azpialdetik iledunak dira, eta ertz osoa dute.
Landare hermafrodita da. Haren lore zuriak sortaka agertzen dira, landarearen muturrean. 4 petalo (3,5-5,5 mm) dituzte. Globo-itxurako fruitu (5-8 mm) beltzak garatzen ditu.
Azal arraildua du, gorrizta. Udazkenean, haren kolorea indartu egiten da, eta hortik datorkio sanguinea izen espezifikoa.
Heskai eta baso-bazterretan agertzen da, leku fresko eta itzaltsuetan. Lurzoru basikoak ditu nahiago.
Eurosiberiarra
Maiatza-ekaina
2-5 m
0-1.000 m
ARAN herbarioko plegua