Frangula alnus Miller subsp. alnus
Fruitu eta hostoak
Loreak
Zumalakarra hostoerorkorra da. Hosto (20-140 x 10-65 mm) sinple eta eliptikoak ditu, nerbio okerrekin. Hostoen ertzak osoak eta uhinduak dira. Gaztetan azpialde ileduna izaten dute, baina, heltzean, galdu egiten dira.
Oilakarana hermafrodita da. Haren lore txikiak (2-6 mm) adabegietan ateratzen dira, taldeka, eta zuriak dira. Fruitu (5-8 x 5-7 mm) beltz distiratsuak ematen ditu.
Haren azala ia leuna da, eta kolore gorrizta du.
Soilguneetan, baso-bazterretan, haltzadietan eta oro har leku hezeetan agertzen da. Lurzoru azidoetan ikus daiteke.
Eurosiberiarra
Apirila-abuztua
2-6 m
0-900 m
ARAN herbarioko plegua