Ulmus glabra Huds.
Hostoak eta fruituak
Loreak
Zumar hostozabala hostoerorkorra da. Hosto (18 x 13,5 cm gehienez) sinpleak ditu, puntadunak, zabalak eta biribilkarak. Hostoak oinarrian biltzen du txortena, baina hostoaren alde bakarrarekin. Hostoa asimetrikoki txertatzen da nerbioan. Hostoaren ertzak zerradunak dira, eta nerbioen inguruan ileak ditu.
Landare hermafrodita da. Lore (5,5 mm) marroi-gorrizta txikiak dauzka, ile gorriztekin. Fruitu hegaldun (25 x 18 mm) berdea du, eta, heltzean, erdigunea gorritu egiten zaio.
Gaztetan azal leuna izaten du, eta, heltzean, zartatu egiten da. Azal grisa dauka.
Erreka-bazterretako eta amildegipeetako baso harritsuetan agertzen da, betiere lurzoru aberatsetan.
Eurosiberiarra
Otsaila-apirila
40 m-raino
0-1.450 m
ARAN herbarioko plegua