Erica arborea L.
Zurikatxa edo txilar zuria hostoiraunkorra da. Hosto (3,9 x 0,5-0,7 mm) sinple eta linealak ditu, adarrean zutik agertzen direnak. Hostoen ertzak osoak dira, eta ez dute ilerik.
Landare hermafrodita da. Tutu-itxurako lore txiki eta zuriak ditu (2-3,5 mm). Haren fruitua (2 mm inguru) kapsula bat da.
Azal zimurtua du. Gaztetan arre-horixka da, eta, heltzean, gris bilakatzen da.
Hosto eta loreak
Soilguneetan eta sastraka fresko eta itzaltsuetan agertzen da. Lurzoru azidoak ditu nahiago.
Mendebaldeko mediterraneoa
Otsaila-abuztua
1-5 m
0-1.300 m
Portugal txilarrarekin (Erica lusitanica) nahas daiteke, zeina abendutik martxora loratzen baita.
ARAN herbarioko plegua